XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

45 Salmoa Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.

1T. Jainkoa dugu gordeleku ta indar, Ura atera zaigu estualdian laguntzaille azkar.

Orregatik ez gera bildurtuko lurra bada dardaratzen, naiz mendiak itxas-erdira erortzen.

Arrotu, apartu bitez ango urak, dardara bitez aren asarrez mendiak.

D. Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.

2T. Ibai-besangek alaitzen dute Jainko-uria, txit Goikoaren bizileku guztiz santua.

Jainko dauka erdian, ez da kolokatuko, argi-xintarekin Jainkoak du lagunduko.

Atzerriek deadar egin dute, erreinuek zalaparta, Aren mintzo-otsez lurrak ikara.

D. Guda-osteen Jauna gurekin, Jakob-en Jainkoa gaztelu sendo gurekin.

1T. Etor eta ikusi Jaunak egiñak, lurrean egiten dituen arrigarriak: Ark oi ditu gudak lurrean alderen alde geldierazi, uztaiak xeatu, lantzak puskatu, babeskiak kixkali.